XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, ni notari naiz, baina gure ama orain duela bost bat urte testamentua egin baino pixka bat lehenago nire emazte Lorekin biziki haserretu zen.

Emakumeen zimak! Orduan nire emazteari ezer ez emateko asmoa hartu zuen.

Harrez gero ez zuen nirekin testamenturik egin nahi izan.

Gure amak holakoxe aldarteak izaten zituen.

Eta Julenek, zure anaiak edo beste norbaitek ba al zekien testamentuaren berririk? Ez dut uste.

Jakina, notariak eta bai.

Baliteke nere amak bere Aita Zuzendariari, on Frantzisko delako bati zer edo zer esatea.

Baina ziur ez dakit.

On Frantzisko horrekin uste osoa zuen gure amak.

Zure emaztea eta zure ama haserrean bizi izan al ziren geroenean azkenera arte?

Azalez behintzat bakeak egin zituzten.

Ba dakizu, emakumeen gorrotoak ez dira horren sakonak eta iraunkorrak izaten.

Barkamena eskatuz gero, berehala beraxten dira.

Emakumeen bihotza biguna da; bular azpian dute eta.

Bidartek barre egin zuen.

Zergatik diozu, bada, azalez?

Gure amak horrez gero testamentua aldatu ez zuelako.

Esan dizut, bada, nire emazteak ez duela hilburukotik txakur txiki bat bera ere jaso.

Horregatik haserre al dago?

Batere ez. Batetik Lorategi nik neureganatu dudalako.

Etxe horretxen irrikaz nuen emaztea.

Bestetik Gotzonek testamentuaren zatirik bikainena jaso duelako.

Nik esango nuke... Lorek ezer ez hartzea ongi etorri zaigula denoi.

Horrela nire anaia eta etsiago gelditu dira... Iñaki eta Itziar Gotzonen aldean baztertuta gelditu bait dira, esate baterako.

Hobe horrela. Sarritan testamentuak familiak banatzeko biderik onena izan ohi dira.

Minutu erdi bateko isila izan zen gero.

Zein adinekoa zen zure ama?, galdetu zion detektibeak hizketa aldatuz.

Maiatzean 74 urte beteko zituen.